Bartzelonatik gatozen irudiaren profesional talde bat gaituzu. Gure artean diseinatzaileak, argazkilariak, zinegileak eta artistak daude. Profesionalak bai, baina artearen eta gizarte-ekintzaren arteko lotura eskasiak amorraturik, geure ohiko lan egiteko modua utzi eta tartean, Enmedio , jarri gara. Ezeren eta ororen tartean. Eta tarte horretan jarrita, irudien eta kontakizunen indar eraldatzailea miatzen saiatzen ari gara. Gure esku daukagun guztia: argazkia, hedabideak, diseinua …erabiliz, agerraldi ikusgarriak eginez ekiten diogu ; honela lortzen dugu interferentziak egitea kontakizun gainartzailean, eta etenaldiak munduaren arrazoibide ofizialean.
Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu, emaiozu begirada bat elkarrizketa honi.
KEPASAKONLAKASA
Kepasakonlakasa taldeak euskal lurraldean lan egiten du, gehienbat etxebizitzari dagozkion politika antisozialak salatzen, eta autonomia erkidegoko zenbait erakunde eta instituzioen gehiegikeria eta praktika txarren aurka borrokatzen. Azken urte hauetan, hainbat aldiz ekin dio erakunde sindikal eta eta gizarte mugimenduekin lankidetzan; esaterako, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-ekin. KePasaKonLaKasa elkartearen talde sortzailea 2012an desegin zen, etxebizitza duinaren aldeko beste aktibismoak berpizteko aukerak zabalduz.