CÓMO ACABAR CON EL MAL… BERRIZ ERE
Edición 2015
Edición 2015
Ez dugu etsitzen. Berriro hemen gaude, Como acabar con el Mal, aktibismo sortzaileko nazioarteko topaketen bigarren saioarekin. Ez zenuen bada uste izango Gaizkia akabatzeko kolpe bat nahikoa zela? Ez horixe! Gaizkia akabatzeko kolpe asko eman behar dira, etengabe, behin eta berriz, behar diren hainbat.
Lehenengo topaketetan parte hartu bazenuen, gogoan izango duzu zein ondo pasa genuen eta nolako gauza ederrak egin genituen. Gogoratuko zara nola aritu ginen Reflectantes contra el Mal edo Fiesta en Bankia ospatzen. Ekitaldi horiek gaurko egunean nazioarteko artibismoan benetako klasikotzat jotzen dira. Baina orduz geroz gauza asko gertatu dira; plazak berriro ere jendez hustu dira, eta kaleko protestak zeuden lekuan badirudi instituzioez jabetzeko lasterketa luze eta latz bat besterik ez dagoela. Nork daki zer aterako den honetatik guztiatik. Baina badakigu gure bizitzetako zerua estalirikdirauela. Oraindik ere oso eguraldi txarra dugula.
Hobeto bizi ordez, gero eta bakartiago bizi gara, besteengandik urrunago, eta besteekin haserreago.
Langabezia eta zerbitzu publikoen pribatizazioa gero eta arinago doaz, noraezean. Bankuek eta enpresa multinazionalek gero eta diru gehiago irabazten dute, eta mileuristak, lehen lotsatuta aitortzen zutenak horrela zirela, orain harro daude irabazten dutenarekin. Eta hori guztia gutxi balitz, orain direla aste batzuk Mozal Legea ezarri ziguten, politikarien politika ez den edozein ekintza jokoz kanpo uzteko.
Ikusten duzunez, arrazoirik ez da falta gure erreminta-kaxa berriro irekitzeko. Oraingoan Donostian izango da, martxoaren 25tik 28ra. Lau egun, bete-beteak, krisi orokortuko testuinguru honetan nola jokatu modu berriak asmatzeko saio etengabean. Gure lagun eta adiskide multzo batekin etorriko gara, azken urte hauetako aktibismo sortzailean, hemen eta nazioartean nabarmendutako ekintzaileak. Eta ez dugu tokia hustuko harik eta ez dugun eskuratzen ideia berri mordo bat Gaizkia akabatzeko. Ba zatoz?