Badira bi urte Gaizkia akabatzea erabaki genuelari Cómo acabar con el Mal, antolatu genuela. Aktibismo sortzaileko nazioarteko jaialdi bat, alegia. Hura, Bartzelonako antzoki enrrollatuenetako batean, Antic Teatren, antolatu genuen. Dena doan izan zen. Egitarauko ekitaldi guzti guztiak, bai hitzaldiak eta tailerrak, eta baita amaierako festa, dena doan, eta nahi zuen guztientzat irekia. Hori lortu bazen, gure crownfunding kanpainan parte hartu zuten hainbat eta hainbat lagun eta elkarteri esker izan zen.
Topaketa harekin, eta honekin, lortu nahi genuena, hauxe zen bereziki: praktika artistikoetan oinarriturik gizartean eskuhartzeko modu berriak asmatzea, sortzea. Eta emaitzei so eginez gero, esan dezakegu helburua aise bete genuela. Gure gonbidatuek asmaturiko taktika sortzaileei esker, eta baita egun haietan handik pasa ziren ehunka pertsonei esker, gauza izan ginen zenbait ideia berri eta bikain topatzeko krisi orokortuko testuinguru honetan eragin ahal izateko. Begiradatxo bat emaiezu topaketa haren emaitza dire lotura hauei eta ulertuko duzu zertaz ari garen:
Como acabar con el Mal jaialdia antolatzera ausartu baginen, gauzak aldarazi nahi genituelako izan zen, eta sinetsita geundelako arte-praktikak, ongi erabiliz gero, lanabes bikaina izan zitezkeela hura lortzeko. Ideia horrek abiarazi zuen eraldaketa sozialeko makina hau. Honela hasi zen Gaizkiaren bukaera. Orain, hasitakoa bukatzea besterik ez da falta.
Más info en la web de enmedio.info
Más info y fotografias reflectantes en la web de enmedio.info. Si quieres construir un cubo reflectante también conocido com o “Cubi” aquí tienes el tutorial.